XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Balio handiko estatu gizona hil duzu, baina etorriko da ordezkorik.

- Nire ondotik ere etorriko dira.

- Krimen honek ez du asko egiten ordea zure ideien onerako.

- Nire ekintza ez da oraindino amaitu.

- Mehatxu egiten diguzu?

- Nik, momentu baten, historia eduki dut eskuan.

Eta hautsi egin dut.

- Gizon bat hil duzu, ez errejimen bat.

Errejimen bat hil izan bazenu, ausaz heroia izango zinateke.

- Zuek gurago zenuketen erregina alarguna edo erregegai infantea hil izan banu?

- Geu gaude hemen itauntzeko!

- Tronuaren ideologia suntsitu dut nik.

Espainia koloniala akabatu dut, Inkisizioaren lehendakaria azkendu dut.

- Krimen hutsa da egin duzuna.

- Justiziaren egitate batzuk krimenak izaten dira; krimen batzuk justiziazko egitateak dira.

- Oso oker zaude, justiziak epaitzen ditu krimenak.

- Hilko nauzue, baina ni hilda nire ideiak zabalduko dituzue.

- Hilko zaitugun ala ez, epaia emondakoan jakingo duzu, ez lehenago.

- Zuek hil egin behar nauzue.